Danimarkako ikerketa batek ondorioztatu du astean lau ordu baino gehiago
kirola egitea ez dela hain osasungarria. Kirol sendagileen artean
aldeko eta kontrako iritziak daude.

Kirolik egiten ez duten 3.950 lagun eta korrikalariak diren 1.098 lagun
aztertu dituzte hamabi urtez jarraian. Kirol asko egiten dutenek eta
ariketa fisikoa egin gabekoek hiltzeko arrisku bera izan dute. Beraz, ariketa fisikoa bai, baina neurrian egitea dela onena dio
Kopenhage Hiriko Bihotzaren Ikerketak —The Copenhagen City Heart
Studyk—. American College of Cardiology aldizkarian argitaratu dituzte ondorioak. Baina non dago osasungarriaren eta gehiegizkoaren arteko muga?
Informazio gehiago: http://www.berria.eus/paperekoa/1862/034/001/2015-02-06/neurrian_egitea_da_gakoa.htm
Nagore Redin
No hay comentarios:
Publicar un comentario