MARKEL IRIZAR BIGARREN ATALA
Markelen etxean, goiz denak berdinak dira. Xabatek egunero botatzen dio bronka Aimarri, jostailua eskuetan duela gosaltzeagatik. Ondoren, betiko bezala presaka eta gaizki, hiru haurrak eskolara eramaten dituzte. Hau egin ondoren, Markel eta Alaitzek bigarren aldiz gosaltzen dute. Baina oraingoan askoz ere erlaxatuago.
Markelek, bere koadrilakoekin egoteko denborarik izaten ez duela esaten du. Beti alde batetik bestera dago karrerak eta bestelakoak egiten. Kantzerra duten haurrentzako ONG antzeko bat du eta bertan ere lan egiten du karreretatik bueltan dagoenean. Gainera, Oñatin fan club-a duela esaten du, eta proiektu bat duela Oñatin kafe denda bat irekitzeko.
“I have a project to start my own coffee shop in Oñati. We’ll see if that comes through after the Classics.”
Markelek, bere aitaren heriotzaren inguruan asko hitz egiten du, eta berriz ere hasten da nola gertatu zen kontatzen. Bere gurasoak, bidai agentzia baten jabeak ziren. Negozioa ez zihoan oso ondo eta bere aita alkoholean penak itotzen hasi zen.
“He was a very social person. Everybody knew him. But his drinking slowly brought the family to ruin. I’m not mad at him for the decision he took. He didn’t take the easy way out. In a way, it was an act of love. He knew that he was the problem of our difficulties, and by taking himself out of the equation we would be better off.”
Oso pertsona soziala zen. Mundu guztiak ezagutzen zuen, baina poliki poliki alkoholean erori zen eta honek familiaren hondamendia ekarri zuen. Ez nago berarekin haserre. Ez zuen bide samurrena hartu. Maitasun kontua besterik ez zen izan. Bazekien gure arazoen jabea zela eta horregatik erabaki zuen bere buruaz beste egitea, gu arazo horietatik irten ahal gintezen.
17 urte beranduago, bere aita Manolo Irizar-en izena atearen tinbrean dago oraindik.
Alaitzen aita, Alaitz 4 urte zituenean hil zen Frankismoaren garaian.
Maria Eugenia, Markelen ama eta Markel
Markeli, kantzerra, bere aita hil eta 3 urtetara diagnostikatu zioten. Maria Eugeniak dioenez, kantzerrak bere semea hobera aldatu du. Orain, gehiago disfrutatzen du bizitzaz eta gauza txikiei erreparatzen die. Markelentzat bizitzak zentsu izugarria irabazi du.
Maria Eugeniak oso gaizki pasatu du nahiz eta Markelek beti izan duen irribarrea aurpegian bere ama sufritzen ez ikusteko. Ahizpa bat galdu zuen txirrindulariaren amak kantzerragatik, eta bere semea galtzea berarentzat azkena izango litzateke.
Aurretik esan dugun bezala, Markel, “Bizipoz” eta “Radio Vasca” moduan ere ezagutzen da. Baina benetako “Radio Vasca” Markelen amama Bixenta da. Beragandik datoz Markelen hitz egiteko gogo mugagabeak.
Markel gehien mintzen duena, bere familia utzi beharra da. Karreretara doanean bere familiari agur esateak min handia ematen dio. Baina Markelek moduan, bakoitzak bide desberdin bat hartzen dugu izatea nahi dugunera iristeko. Bide horretan bakarrik egoteak gogor egiten gaitu eta arazoak laguntza gabe konpontzen ikasten dugu. Markelen borroka familiatik kanpo dago, baina baita gurea ere.
Azken finean, Markel pertsona da eta pertsona den bezala, gu moduan nahiak ditu eta hauek lortzeko bide luze eta zail bat igaro behar da.
“Like Markel, we all took a different road to get to where we are now. And it’s this diversity, these compelling stories, that make Trek Factory Racing such a beautiful family.”
Bibliografia:
Naia Rodriguez
No hay comentarios:
Publicar un comentario