Adineko pertsonei zuzendutako ariketak
Hirugarren adineko pertsona hauek egunean zehar ezer ez egiteko joera daukate, horregatik, hemen jubilatuek ariketa fisikoa egiteko gomendio batzuk jarriko ditugu, hauek dituzten onurak azpimarratuz.
- Hasieran, gorputzeko artikulazio guztiak berotzen hasiko gara. Lepoa, sorbaldak, gerria, belaunak eta txorkatilak.
- Mugimendu hauek poliki-poliki egin behar dira, gure gorputzeko kontrola ondo eramanaz.
- Ondoren, luzatze ariketa batzuk egitea da komenigarriena. Hemen, lepoa, bizkarra eta hanken atzealdea tenkatuko ditugu.
- Gero, hankak 90º-tan jarriko ditugu besoak luzatuta daukagun bitartean. Hau da, "sentadilla"-k egingo ditugu. Honek gure gorputzaren oreka mantentzen laguntzen digu.
- Hau egin ondoren, prest gaude ondoren egin behar dugun kirola ezin hobeto egiteko. Oso garrantzitsuak dira beroketa ariketa hauek oso ondo egitea, adin hauetan, oso arriskutsuak baitira gorputzaren mugimendu txarrak.
- Hauek dira hirugarren adineko pertsonei gomendatzen diegun kirol desberdinak, guztien eskura egon daitezkenak, kiroldegian, esaterako:
- Aerobic: Oso dibertigarria izatera heldu daiteke, gainera, gorputzaren atal guztiak erabiltzen ditugu eta osasuntsu egoten lagundu dezake.
- Igeriketa: Jende askori gustatzen zaio igerilekura joatea eta oso dibertigarria iruditzen zaie. Hemen ere, bizkarra, besoak eta hankak asko lantzen dira. Beraz, ezin hobeto datorkigu gure gorputzeko atal guztiak egoera ezin hobean egoteko.
- Oinez ibiltzea: Kirol honek ez du esan nahi bakarrik kiroldegian egin dezakezunik. Paseatzera, eskilarak igotzea, erosketak egitera joatea, ilobaren bila eskolara joatea... hemen sartzen dira aurretik aipatutako ariketa fisiko guztiak. Izan ere, adin horretan gehiago kostatzen da ibiltzea. Horregatik, hankak landu behar dira hauek osasuntsu egoteko.
- Bizikleta: Hau, polikiroldegian edota kalean egin daitekeen kirol bat da. Dibertigarriagoa da kalean egiten badugu, izan ere, orain bide-gorriarekin oso ibilbide politak dira eta adin hauetan egiteko oso egokiak.
Ikusi duzuen moduan, ez dago aitzakirik kirola edota ariketa fisikoa ez egiteko, aukera asko batituzue.
Jon Igartua
No hay comentarios:
Publicar un comentario