Hezurrek eta muskuluek gure gorputz masaren ehuneko handia osatzen
dute. Haiei esker mugitu gaitezke eta jarrera manten dezakegu. Gure hezur edo
muskuluek indarra galtzen badute mugimenduak galarazten dira eta indar galera
handia bada, zahartzaroan gertatzen den bezala, edozein oztoporen aurrean
gure jarrera bertikala gal dezakegu.
Zahartzaroan, erortzeen ondorioz, aldakaren haustura gerta daiteke, hilkortasun
handia eragiten duena. Ariketa fisikoak muskuluaren garapenean eragin
nabaria du. Gazteetan muskuluen garapen egoki batek zahartzarora indar handiagorekin
heltzea eragin dezake. Ikerketa berriek frogatu dute pertsonen sasoi
muskulueskeletikoa bere independentzia funtzionalarekin loturik dagoela
Era berean, jendea zahartzen den heinean bere hezur dentsitatea galtzen doa.
Gertaera honi osteoporosia deitzen zaio. Hezurraren dentsitatearen galerak hezurren apurketak eragin ditzake. Apurketa hauek askotan ondorio larriak izaten
dituzte. Osteoporosiaren prebentziorako ere dieta eta ariketa fisikoa garrantzitsuak
dira. Dietari dagokionez ezaguna da kaltzioa duten jakiak hartzea egokia
dela. Bestalde, ezaguna da zenbait ariketa fisikok hezurraren dentsitatea handitzen
dutela. Ariketa fisikoak hezur dentsitatean duen eragina ikusteko
baserriko eta granjako oilaskoen hezurrak begiratzea besterik ez dago.
Haurtzaro eta gaztaroan ariketa fisikoa egiten bada zahartzarora hezur dentsitate
handiagorekin iritsiko gara eta horrela
berez zahartzaroarekin gertatzen den hezurren desmineralizazioak ez du hainbeste
eraginik izango.
Hezurren dentsitatea handitzeko ariketa gomendagarrienak grabitatearen
eragina nabaritzen dutenak edo erresistentziaren kontra egiten direnak dira.
Gazteetan korrika egitea, jauziak edo ibiltzea eta zahartzaroan batez ere azken
hau. Muskulazio ariketak ere egokiak dira hezur dentsitatea handitzeko. Dena den, aipatu beharra dago gehiegizko ariketa
egiten bada eta horrekin batera gabeziak dituen dieta hartzen bada, kontrako
eragina gertatu daitekeela, hots, hezurraren desmineralizazioa handitzea. Nahiko
ohikoa da gertaera hau pisua kontrolatu behar duten eta ariketa fisiko gogorra
egin behar duten nesketan. Neska hauek askotan dieta hertsiki kontrolatzen
dute, hainbat nutrienteen gabeziak sortuz. Gabezi hauen ondorioz aldaketa hormonalak
gerta daitezke amenorrea eta hezurraren dentsitatearen jaitsiera eragiten
dutenak.
Nagore Redin
No hay comentarios:
Publicar un comentario