viernes, 15 de mayo de 2015

ESTRESARI AURRE EGITEKO BIDE PAREGABEA

Fisikoki ongi egoteko bakoitzak bere neurrian kirola egitea aholkatzen da, baina bada muskuluak astintzeak psikologikoki ongi egoten laguntzen duela dioen zurrumurrurik ere. 

Iraila hilabete egokia izaten da askorentzat kirola egiten hasteko, baina maiz gertatzen da lanak eta neguko iluntasunak harrapaturik bulegoan edo, bestela, sofaren epelean egotea nahiago izatea. Ba, jakin ezazue garai estresatuetan edo psikologikoki nekagarrietan dela komenigarrien kirola egitea.
Lehen ikerketa osasuntsu dauden 20 ikaslerekin egin dute. 24 orduz kirolik egin gabe egon ondoren 30 minutuz korrika eginarazi diete. Eta kirola egin baino lehenagoko eta ondorengo gernu-azterketei esker guztia hormona kontua dela ondorioztatu dute. Garunak feniletilamina deritzon molekula erabiltzen du estresean eragiten duten dopamina eta norepinefrina hormonen kopurua erregulatzeko.Ariketa fisikoa egitea depresioaren aurkako irtenbidea dela dioen zurrumurrua aspaldi zabaldu zen eta berrikitan plazaratutako bi ikerketari esker zientifikoki frogatuta gelditu da. Baina zein da kirola egitearen eta jarrera positiboa izatearen arteko lotura? Bi ikerketek erakutsi dutenez, kirola egiteak estresarekin lotura zuzena duten hormonen kopuruan eragiten du.
Gertatzen dena zera da: kirola egiteak molekula horren ekoizpena estimulatzen duela eta, ondorioz, zoriontsuago sentitzen dela kirolaria. Molekula hori antidepresibo gisa errezetatzen dute sendagileek beste medikamentu batzuek eraginik ez dutenean eta, beraz, zientzialarien aburuz ez litzateke batere ideia txarra depresioak jota daudenei antidepresiboak errezetatu beharrean kirola egiteko agintzea.
Ikerketa horretan gernu-azterketek kirolari eta ez-kirolarien artean hormona horien kopurua nabarmen desberdina dela erakutsi dute. Pertsona ez-kirolariek hormona horiek askoz kopuru handiagoan dituztela ikusi dute. Horrenbestez, kirola egitea muskulu sistemarentzat ez ezik estresari erantzuteko sistemarentzat ere onuragarria dela frogatuta gelditu da.Bigarren ikerketa 20 eta 49 urte bitarteko kirolari eta ez-kirolariekin egin dute Texaseko A&M Unibertsitateko Camille Buting eta Homer Tolson ikertzaileek. Ikerketa hori ere gernu-azterketetan oinarritu da eta emaitza berdintsuak baina zehatzagoak aurkeztu dituzte. Buting ikertzailearen arabera, "estresak bi mailatan eragiten dio pertsonari: emozionalki eta fisikoki". Estres psikologikoan eragina duen hormona epinefrina da eta fisikoki eragina duen hormona norepinefrina. Arazo fisikoak eta emozionalak dituzten pertsonengan hirugarren hormona bat ere aurkitzen da; kortisola, alegia.

Nagore Redin

No hay comentarios:

Publicar un comentario