Gorputz Hezkuntza, gorputz ariketaren bidez aurrera eramaten den heziketaz arduratzen den irakasgaia da, beste irakasgaiek bezala hezitzea du helburu, baiña horretarako, gorputz ariketa edo ariketa fisikoa erabiltzen da. Gorputz Hezkuntzak, beraz, beste irakasgaiek gutxiago lantzen duten arloa lantzen du, gorputza, hain zuzen. Eta gorputza lantzea esaterakoan, gure osasunean, sasoian eta gure edertasunean lan handia eta egokia egin dezakeela esaten ari gara. Gorputz Hezkuntzaren bitartez, beraz, beste arlo askoren artean, gure osasuna, sasoia eta gorputzaren itxura hobetu dezakegu. Horregatik Ikasketa barruan, Gorputz Heziketak garrantzi handia du..
Badira, ordea, zenbait pisuzko eragozpen gure irakasgaiaren kontra: hala nola, denbora gutxi gure irakasgaiarentzat astean zehar, zenbait ikastetxeetan kirol material eta instalazio eskasak eta, oraindik ere, ikastetxe askotan eta Hezkuntza Sisteman Gorputz Hezkuntzari ez zaiola merezi duen garrantzi ematen. Bigarren mailako irakasgaia da eta baliabide gutxi ematen zaizkio. Gure aldetik saiatuko gara, eragozpen horiek ahal dugun neurrian zuzentzen.
Azkenik, argitu behar da Soinketa =Gimnasia eta Gorputz Hezkuntza ez dira berdiñak. Hura azken honen zati bat besterik ez da. Soinketari Gimnasia ere deitzen zaio. Azken bi hauek gauza bera dira. Eta Gorputz Hezkuntza, Soin Hezkuntza eta Heziketa Fisikoa elkarren artean ere sinonimoak dira nahiz azken hitz hau ez den egokia, adierazi nahi dena okerrago jasotzen duen erdarakada delako, gauza bera adierazteko hiru hitz desberdin. Baina Soinketa Gorputz Hezkuntza barruko alderdi bat besterik ez da. Kirolak, esate baterako, Gorputz Heziketa barruan sartzen dira baino ez dira Soinketa. Jolasak, Yoga, Aerobic, Gorputz-Espresioa ere Gorputz Hezkuntza dira baina ez Soinketa
Axier Uriarte
No hay comentarios:
Publicar un comentario