viernes, 15 de mayo de 2015

ARIKETA FISIKOA ETA ALZHEIMERRA

70 urte betetakoan Alzheimerra izateko probabilitateak asko igotzen dira. Munduan 35,6 milloi pertsonak sufritzen dute gaixotasun hau eta adituek diotenez hemendik 20 urteetara gaixotasun mota hau duten pertsona kopurua bikoiztu egingo da.


Ez dago Alzheimerra sendatuko duen medizinarik, hala ere gaixotasunari aurrea hartzen saiatu behar gara eta horretarako ariketa fisikoa egitea aukera egokia da. Honen inguruko ikerketa batek hau dio:
- Ariketa aerobikoak, ibiltzea, igeri egitea... hain zuzen ere egoera mentala hobetu eta zaintzen dute.
- Onura gehien eta onenak ekartzen dituzten ariketak, ariketa aerobiko eta intelektualen arteko nahasketa da. Ariketa intelektualak, pentsatzea behartzen gaituzten jarduerak dira.
- Ariketa fisikoa, giro sozial baten egiteak ere asko lagundu ahal digu.
- Jarduera fisikoa 20 minutu baino gutxiago eginez gero, onura hauek ez dira sortzen, ez dute efekturik.
duera fisikoa egin ondoren agertzen dira.
- Gorpua lantzen ez duten pertsonak independienteagoak izan ohi dira.
- Ariketak, dieta on eta osasuntsu batekin konbinatzeak, mesede egingo dizu.
Beraz, adituen konklusioa, kirola egiten dutenek hobeto, polikiago zahartzen direla da, bai fisikoki bai mentalki. Honen arrazoia, osasuntsuago egotea da osasunak zahartzaroa aldentzen duelarik.

Nagore Redin

KIROLA, BULARREKO MINBIZIA GAINDITZEKO LAGUNGARRI

Ariketa fisikoak Bularreko minbizia duten gaixoei hobeto egonarazten laguntzen die eta tratamenduak eragindako minak arintzen ditu. Emaitza hauek Madrileko Europear Unibertsitatean lortutakoak dira. Ikertzaileak, bularreko minbizia duten 16 emakume (40 eta 60 urte tartekoak) bi taldetan banatu zituzten: talde bat kirola egiten hasi ziren egunero 20 minutuz pedalkada arinak emanez, bestea sedentarismo moduan zegoen bitartean.

Lehen taldeko 8 emakumeek minak arintzea lortu zuten eta psikologikoki ere hobetu egin ziren, besteek aldiz min berdinekin jarraitu zuten. Honekin ikerlariek, kirolak minbizidun jendeari ere on
 egiten diola frogatu zuten.
8 aste ondoren kirola egiten zutenak, gorputza lantzeaz eta argaltzeaz gain, beraien bizi kalitatea asko hobetu zuten, beraiek esan zutenez, ikerketa bukatutakoan bete zuten inkestetan.
Gainera, emakume hauek programa honekin jarraitzea eskatu zuten, minak arindu zuten arren beraien artean laguntasun handia sortu zelarik. Honetan gain, Mirandako udaletxeak gimnasiora ordaind
u gabe
Herrero medikuak, ikerketa hau emakume gehiagokin gauzatzeko gogoa dauka, hala ere minbizia gainditu duten gaixoei ere, kirol arina egitea gomendatzen die, beraien minak kentzeko. joateko aukera eman zien.
Amaitzeko, ariketa fisikoaren onurak kimioterapietan ere igartzen direla esan zuten. Geroz eta minbizi larriagoa eduki kirola egiteak onura handiagoak ekarriko ditu.

Nagore Redin

ESTRESARI AURRE EGITEKO BIDE PAREGABEA

Fisikoki ongi egoteko bakoitzak bere neurrian kirola egitea aholkatzen da, baina bada muskuluak astintzeak psikologikoki ongi egoten laguntzen duela dioen zurrumurrurik ere. 

Iraila hilabete egokia izaten da askorentzat kirola egiten hasteko, baina maiz gertatzen da lanak eta neguko iluntasunak harrapaturik bulegoan edo, bestela, sofaren epelean egotea nahiago izatea. Ba, jakin ezazue garai estresatuetan edo psikologikoki nekagarrietan dela komenigarrien kirola egitea.
Lehen ikerketa osasuntsu dauden 20 ikaslerekin egin dute. 24 orduz kirolik egin gabe egon ondoren 30 minutuz korrika eginarazi diete. Eta kirola egin baino lehenagoko eta ondorengo gernu-azterketei esker guztia hormona kontua dela ondorioztatu dute. Garunak feniletilamina deritzon molekula erabiltzen du estresean eragiten duten dopamina eta norepinefrina hormonen kopurua erregulatzeko.Ariketa fisikoa egitea depresioaren aurkako irtenbidea dela dioen zurrumurrua aspaldi zabaldu zen eta berrikitan plazaratutako bi ikerketari esker zientifikoki frogatuta gelditu da. Baina zein da kirola egitearen eta jarrera positiboa izatearen arteko lotura? Bi ikerketek erakutsi dutenez, kirola egiteak estresarekin lotura zuzena duten hormonen kopuruan eragiten du.
Gertatzen dena zera da: kirola egiteak molekula horren ekoizpena estimulatzen duela eta, ondorioz, zoriontsuago sentitzen dela kirolaria. Molekula hori antidepresibo gisa errezetatzen dute sendagileek beste medikamentu batzuek eraginik ez dutenean eta, beraz, zientzialarien aburuz ez litzateke batere ideia txarra depresioak jota daudenei antidepresiboak errezetatu beharrean kirola egiteko agintzea.
Ikerketa horretan gernu-azterketek kirolari eta ez-kirolarien artean hormona horien kopurua nabarmen desberdina dela erakutsi dute. Pertsona ez-kirolariek hormona horiek askoz kopuru handiagoan dituztela ikusi dute. Horrenbestez, kirola egitea muskulu sistemarentzat ez ezik estresari erantzuteko sistemarentzat ere onuragarria dela frogatuta gelditu da.Bigarren ikerketa 20 eta 49 urte bitarteko kirolari eta ez-kirolariekin egin dute Texaseko A&M Unibertsitateko Camille Buting eta Homer Tolson ikertzaileek. Ikerketa hori ere gernu-azterketetan oinarritu da eta emaitza berdintsuak baina zehatzagoak aurkeztu dituzte. Buting ikertzailearen arabera, "estresak bi mailatan eragiten dio pertsonari: emozionalki eta fisikoki". Estres psikologikoan eragina duen hormona epinefrina da eta fisikoki eragina duen hormona norepinefrina. Arazo fisikoak eta emozionalak dituzten pertsonengan hirugarren hormona bat ere aurkitzen da; kortisola, alegia.

Nagore Redin

ARIKETA FISIKOAREN ERAGINA ARNAS APARATUAN

Ariketa fisikoak berez ez du eragin handirik arnas aparatuaren ahalmenetan. Ordea ariketa fisiko jarraituak arnas aparatuan badu eraginik, intentsitate berean egindako ariketan aireztatzea gutxitzea eragiten baitu. Oro har, entrenatutako pertsona batek, sedentario baten aldean, aire gutxiago sartu behar du biriketan ariketaren intentsitate bera egiteko. Hau garrantzitsua izango da asma bezalako gaixotasunetan, non pertsonak arnas egiteko zailtasunak dituen. Ariketa fisikoa sortzen dien ondoeza dela eta, zenbait ume asmatikok sedentarioagoak izateko joera dute. Sedentario izateak edozein ariketa egitean arnas zailtasun handiagoak ekarriko dizkie eta horrela gurpil zoro batean sartuko dira. Gurpil zoro honetan ez sartzeko gomendagarria da ariketa fisikoa baldintza egokietan egitea. Horretarako garrantzitsuak dira: hezetasun eta tenperatura egokiak, asma sortzen dieten baldintzak saihestea (polen maila altuak zenbaitetan), berotze ona egitea, airea sudurretik hartzea eta bere gaitzaren tratamendu farmakologiko egokia. Hau dena kontuan hartuz gero zeharo gomendagarria izango da ume asmatikoek ariketa fisikoa egitea.

Nagore Redin

KIROLA EGITEKO 30 ARRAZOI





1.    Bizi-kalitatea hobetzen du.
2.    Bizi-itxaropena luzatzen du.  
3.    Immunologi sistema hobetzen du.  
4.    Minbizia prebenitzen laguntzen du.  
5.    Muskuluak garatzen ditu.  
6.    Bizkarreko mina prebenitzen eta leuntzen du.  
7.    Eskeletoa garatzen eta hazten laguntzen du.  
8.    Osteoporosia prebenitzen eta sendatzen laguntzen du.  
9.    Artrosia prebenitzen eta sendatzen laguntzen du.  
10.    Lesioak prebenitzen eta errehabilitatzen laguntzen du.  
11.    Zirkulazio-aparatua garatzen du.  
12.    Bihotzaren lana hobetzen du.  
13.    Odolaren osagaiak hobetzen ditu. 
14.    Arterietako presioa kontrolatzen du.
15.    Gaixotasun kardiobaskularretan laguntzen du.  
16.    Arteriosklerosia prebenitzen eta sendatzen laguntzen du.
17.    Kardiopatia koronarioari (iskemikoa) aurre egiten laguntzen du.  
18.    Kolesterolaren maila jaisten du.  
19.    Diabetesari aurre egiten dio.  
20.    Barizeak sortzea galarazten du.  
21.    Hezueri edo gota saihesten laguntzen du.  
22.    Arnas sistema hobetzen du.  
23.    Arnas aparatuko gaixotasunak baretzen ditu.  
24.    Digestio-prozesua errazten du.  
25.    Gizentasuna saihesten du.  
26.    Gorputz orekatua lortzen laguntzen du.  
27.    Tabakoa uzten laguntzen du.  
28.    Lo hobeto egiten laguntzen du.
29.    Inpotentzia sexuala prebenitzen laguntzen du.  
30.    Haurdunaldian laguntzen du.


Nagore Redin

ARIKETAREN ERAGINA SISTEMA MUSKULU-ESKELETIKOAN

Hezurrek eta muskuluek gure gorputz masaren ehuneko handia osatzen dute. Haiei esker mugitu gaitezke eta jarrera manten dezakegu. Gure hezur edo muskuluek indarra galtzen badute mugimenduak galarazten dira eta indar galera handia bada, zahartzaroan gertatzen den bezala, edozein oztoporen aurrean gure jarrera bertikala gal dezakegu. Zahartzaroan, erortzeen ondorioz, aldakaren haustura gerta daiteke, hilkortasun handia eragiten duena. Ariketa fisikoak muskuluaren garapenean eragin nabaria du. Gazteetan muskuluen garapen egoki batek zahartzarora indar handiagorekin heltzea eragin dezake. Ikerketa berriek frogatu dute pertsonen sasoi muskulueskeletikoa bere independentzia funtzionalarekin loturik dagoela
 Era berean, jendea zahartzen den heinean bere hezur dentsitatea galtzen doa. Gertaera honi osteoporosia deitzen zaio. Hezurraren dentsitatearen galerak hezurren apurketak eragin ditzake. Apurketa hauek askotan ondorio larriak izaten dituzte. Osteoporosiaren prebentziorako ere dieta eta ariketa fisikoa garrantzitsuak dira. Dietari dagokionez ezaguna da kaltzioa duten jakiak hartzea egokia dela. Bestalde, ezaguna da zenbait ariketa fisikok hezurraren dentsitatea handitzen dutela. Ariketa fisikoak hezur dentsitatean duen eragina ikusteko baserriko eta granjako oilaskoen hezurrak begiratzea besterik ez dago. Haurtzaro eta gaztaroan ariketa fisikoa egiten bada zahartzarora hezur dentsitate handiagorekin iritsiko gara eta horrela berez zahartzaroarekin gertatzen den hezurren desmineralizazioak ez du hainbeste eraginik izango. Hezurren dentsitatea handitzeko ariketa gomendagarrienak grabitatearen eragina nabaritzen dutenak edo erresistentziaren kontra egiten direnak dira. Gazteetan korrika egitea, jauziak edo ibiltzea eta zahartzaroan batez ere azken hau. Muskulazio ariketak ere egokiak dira hezur dentsitatea handitzeko. Dena den, aipatu beharra dago gehiegizko ariketa egiten bada eta horrekin batera gabeziak dituen dieta hartzen bada, kontrako eragina gertatu daitekeela, hots, hezurraren desmineralizazioa handitzea. Nahiko ohikoa da gertaera hau pisua kontrolatu behar duten eta ariketa fisiko gogorra egin behar duten nesketan. Neska hauek askotan dieta hertsiki kontrolatzen dute, hainbat nutrienteen gabeziak sortuz. Gabezi hauen ondorioz aldaketa hormonalak gerta daitezke amenorrea eta hezurraren dentsitatearen jaitsiera eragiten dutenak.

Nagore Redin

jueves, 14 de mayo de 2015

GIHARREN KONEKZIOA ETA HAUEN KOORDINAZIO MOTAK:


Giharrak,denek, funtizo berdina daukate, garunetik jasotako informazioa burutu, horretarako giharren arteko konekzio eta koordinazio bat dago, kooordinazio hori 3 eratakoa izan daiteke.

1-KOORDINAZIOA( DINAMIKOA): Txikitatik daukagun gaitasun bat da, 4 hankatara ibiltzen garenean hor gure giharrak landuz goaz, baina hasierako fase baten bezela gaude, geroz eta gehago garatzen direlako baii giharrak, bai garuna, beraz informazioa azkarrago burutzeko gaitasuna irabazten dugu.





2- KOORDINAZIOA ( BEGI BISTAZ EGINIKOA) (OCULOMANUAL):

Koordinazio hau, objetu bat jaurtitzerazko orduan erabiltzen den giharren koordinazioa da, horretarako lehenengo objetua bistaratzen dugu, eta gure eskuekin hartu, honen ondoren gure garunak informazioa jaso eta botatzeko prest dago, beraz gihar dneak alineatu egiten dira eta beharrezkoak diren gihar denen funtzioaren ondorioz, objetua jaurtitzen du pertsona.





3-KOORDINAZIOA  (2 ESKUEKIN EGINIKOAK)

Azken koordinazio honetan, garunak informazio berdina jasotzen du, baina kasu honetan ez da bakarrik esku bat erabiltzen baizik eta bi eskuak eta horretaz gain, aurreko koordinazioaren bezela, gorputzeko beste hainbat gihar eksuetan ez daudenak ere erabiltzen dira, korrdinazioa hau izango zen, zailtasun maila handienekoa, azken finean gorputzak ekintza ugari egin behar dituelako denbora tarte txiki baten.



escribir a maquina bilaketarekin bat datozen irudiak



ASIER JIMENEZ

KIROLAK EKAR DITZAKEEN ARAZO FISIKOAK


Gaur eta betidanik, kirolariek eta ez kirolariek ere, ariketa fisiko bat egiterazko orduan, arazoazk izan dituzte, bai ekintza hori egin aurretik edota ekintza burututa dagoenean. Arazo hauek pertsona beraren arazo fisikoengatik izan daiteke, baina baita ere pertsona horrek egin izan duen esfortzuarengatik, horregatik oso garrantzitsua da kirola egiten hasi baino lehenago, bakotzaren gaitasunak ta egoera fisikoa aztertzea.


Horretarako gaur egun oso ospetsua egin den metodo bat aurkeztuko dizuet.
Metodo hau, masajeen bidezko kirolarekiko gaitasunak hobetzeko balio du, oso erraza da baina argi eduki behar dau, lan hau espezialista batek egin behar duela, azken finean, medikuak edo fisioterapeutak, aztertu egin behar dute norberaren gorputza eta bakoitzren giharrak zer nolako egoerak duten ikusi ere, gainera, pertsona batek ere aurretik izan al dezake bestelako arazo fisikoak beraz ez bada guztiz osatu arazo horretatik, lesioa asko gehiago handitu eta okertu daiteke.

Masaje honen erabilerak hauek dira:

1- Giharrak berotu
2- Giharra landu
3-Azala garbitu
4- Sanak dituzten bideak garbitu, azkenean giharrei mugimendu bat ematean gauza guztiak beraien lekura itzuliz.
5-Kirolariaren gaitasunak hobetu.



masaje deprotivo bilaketarekin bat datozen irudiak













ASIER JIMENEZ

ZER DA KIROLA ?

Kirolak jolas edo lehiaketa helburu duten ekintzak dira, giza gorputza ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten jarduerak. Kirola banaka nahiz taldeka egin daiteke. Kirolaren helburu nagusia gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, baita arintasuna, mugimendua edo indarra areagotzea ere. Kirolak, bestalde, gogoaren ezaugarri jakin batzuk indartzen ditu, ausardia, iraupena eta diziplina, adibidez. Bestalde, kirol ekintza antolatu guztien helburua markak haustea edo aurkakoari nagusitzea da. Horregatik, aldi jakinetan, lehiaketak edo txapelketak antolatzen dira mundu osoan.

Bi kirolari mota nagusi bereizten dira. Batetik, zaletua, edo kirola gustuz egiten duena, eta bestetik, profesionala, dirua irabazteko helburuarekin aritzen dena. Baina batzuetan, zaila da bien arteko bereizketa garbia egitea.


Jon Igartua

Gazteendako gomendioak

Gazte mota asko daude, batzuei kirola egitea gustatzen zaie eta beste batzuei ez, baina bien iritziak errespetatu behar dira.


Gazteok ere kirolak egin behar ditugu, osasuntsu egoteko, mundu guztiaren moduan, nahiz eta batzuk gehiago saitu behar diren.


Hauek dira gomendioak:


  • Kirolen baten dabilen pertsona bateri
    • Kirola egiten jarraitzea
    • Kalean lagunekin edo familiakoekin ere jolastea.
    • Kirola egiten duenean, gogoa jartzea eta ahal den guztia ematea.
  • Kirola egitera ohituta ez dagoen bateri
    • Norbaitek kirola egitera animatzen badizu, baietz esan eta dibertitu.
    • Kirola egiten, ondo pasatzen saiatu.
    • Lagun, familia edota ezagunekin jolastu


Apur bat laburtuta, kirola egitea oso gauza garrantzitsua eta debertigarria da, orduan saiatu egin behar da ondo pasatzen. Eta nahiz eta kirola ez gustatu zer edo zer egin behar da osasuntsu egoteko.





Jon Igartua

MALGUTASUNAREN GARRANTZIA

Malgutasuna, gorputz mugimenduak ,artikulazioen ibilbide gorenak erabiliz lortzen direnak, egiteko ahalmena da.Pertsona edo kirolariren bat malgua dela esaten denean bere gorputzarekin tolesteko, makurtzeko, okertzeko eta edozein moduz mugitzeko agertzen duen gaitasuna edo neurri handia adierazi nahi da. Gogora ditzagun, esate baterako, kirolarien artean kirol-gimnasia edo gimnasia-erritmikoan aritzen direnak oso pertsona malguak dira.


Malgutasuna beste bi kualitatez osatuta dago: Giharren elastikotasunaz eta artikulazioen mugikortasunaz. Gure gorputzeko malgutasuna, giharren elastikotasun eta artikulazioen mugikortasunen menpe dago. Elastikotasuna giharrek beren luzera arrunta handitzeko eta beren tamaina arruntera itzultzeko duten gaitasuna da. Mugikortasuna, berriz, artikulazioa osatzen duten hezurrek elkarren artean mugitzeko duten ahalmena da.


Malgutasun ona edukitzea garrantzitsua da kirol guztietan ahalik eta mugimendu zabalenak egin ahal izateko eta, bereziki, kualitate fisiko landuena den probetan. Baina eguneroko bizitzan ere garrantzitsua bihurtzen da, frogatuta dago erregularki eta modu egokiz gihar elastikotasuna eta artikulazioen mugikortasuna lantzen duten ariketak egiten dituzten kirolari eta ezkirolariek mugimendu zabalagoak egiteko ahalmena edukitzeaz gain, artikulazio eta gihar lesio gutxiago eta postura deformazio gutxiago izaten dituztela. Baina malgutasun gehiegi egiteak kalteak sor ditzake. Luxazioak jasateko joera eta giharrak ahultzea gerta litezke.


Malgutasuna, esan bezala, artikulazioen mugikortasunarekin eta giharren elastikotasunarekin lotuta dago. Azken hauen izaerek definituko dituzte malgutasunaren ezaugarriak eta mugak. Artikulazioaren mugikortasuna, honen egitura anatomikoarengatik dator mugatuta. Hain zuzen, mugikortasunaren ikuspegi horretatik hiru artikulazio mota dago:Resultado de imagen de calavera humana


Sinartrosia: Artikulazioa osatzen duten bi hezurrak bat eginda daude, "josita" bailiren, eta ez dago elkarren artean tarterik (burezurra).Resultado de imagen de CARTILAGO


Anfiartrosia: Artikulazioa osatzen duten hezurrek mugimendu txikiak egiteko aukera dute eta hezurrak elkarren artean disko kartilaginoso batez daude loturik (bizkarrezurra).

Resultado de imagen de diartrosis

Diartrosia: Artikulazioa osatzen duten hezurren artean agertzen den tarteak hezurrei mugimendu zabalak egiteko aukera ematen die. Ariketa fisikoa egiteko artikulazio mota garrantzitsuena da hau. (Artikulazio hauek errotazio, flexio, abdukzio, adukzio, goratze, jaiste... mugimenduak egin ditzakete).


Beraz, artikulazioen mugikortasunak, gorputzaren egitura anatomikoak ezartzen dizkion muga naturalak dauzka, hain zuzen, hezurrek, lotailuek eta tarte artikularrak ipinitakoak. Azken bi hauen mugak dira, bereziki, mugatzen dutenak.


Bestetik, giharren elastikotasuna mugatzen duen alderdietako bat lasaitasuna da. Gaur egun frogatuta dago giharrak erlaxatzean lortzen duten luzapena handiagoa dela, ez badira lasaitzen artikulazioaren mugimendua mugatu egiten da. Hain zuzen, malgutasuna lantzeko metodo berrienak streching edo luzaketak deritzanak giharren lasaipenari erabateko garrantzia ematen diote.


Tenperaturak ere badu zeresanik, giharren elastikotasunean. Frogatuta dago giharrak berotzen direnean erraztasun handiagoarekin uzkurtzen eta luzatzen direla eta ondorioz, malgutasunean irabazi. Hortaz, malgutasuna entrenatzeko asmotan bagabiltza aldez aurretik giharrak ongi berotu eta lasaituko ditugu.


Gihardura handiak, bere aldetik, malgutasuna mugatzen du, gihar bolumen handiak mugimendu zabalak egiteko oztopo bihurtzen direlako. Horrexegatik entrenamenduetan malgutasun eta indar ariketak nahastu behar dira, baten garapena bestearen ahalmen ahultzea ez dezan ekar.


Malgutasunean ere badu eraginik eguneko zein ordutan gauden. Jaikitzerakoan izaten da malgutasun eskasena. Urduri egoteak malgutasuna gutxitzen du giharrak zurruntzen direlako. Azkenik esan malgutasunean sexu desberdintasun nabarmenak ematen direla. Emakumea, berez, arrazoi fisiologikoengandik, gizonezkoa baino dezente malguagoa da. Malgutasun saio bat antolatzerakoan, komeni izaten da alderdi guzti hauek kontutan hartzea.


EBOLUZIOA


Beste kualitate fisikoekin gertatu ez bezala malgutasun mailarik onenarekin jaiotzen gara eta bizitzen zehar, pixkanaka, ahalmen hori galtzen joaten gara. Malgutasunaren eboluzioa beste kualitateen aldean zeharo desberdina da.


Hala ere 10 urte bitartean galera txikia izaten da baina hemendik aurrera pubertaroaren etorrerarekin eta honek sortzen dituen hazkunde eta, batez ere, giharduraren sendotzearekin malgutasuna nabarmenkiago galtzen da. 20-22 urte aldera jaiotuneko malgutasunaren %75 mantentzen da, bakarrik. 30 urte arte jaitsiera moteltzen da, berriz ere, indarraren egonkortasunaren ondorioz. 30 urtetatik aurrera galerak oso desberdinak izaten dira pertsona batetik bestera, norberaren hezur eta gihar egituraren arabera eta egindako jardueraren arabera.


Axier Uriarte

SASOITSU AL ZAUDE?

Sasoia "eguneroko lana, kemenez eta eraginkortasunez, nekearen agerpena atzeratuz, energia gastu txikienez eta lesioak pairatu gabe eginez burutzeko trebetasuna" da. Beste hitz batzuk erabiliz, edozein ahalegin fisiko egiteko gure gorputzak azaltzen duen erantzun maila adierazten du.


Sasoiaren egoera ona denean, sasoitsu gaudela, sasoia daukagula, esan ohi da.Txarra denean, berriz, ezinean ibiltzen gara, leher eginda esfortzu fisiko bortitzak egin ahal izateko. Esate baterako, bistan da 200 kg pisatzen duen edozein pertsonak korrika egiteko eta beste mila jarduera fisiko egiteko ez dagoela beste edozein korrikalari bezain sasoitsu.


Alde batetik, sasoiak indarra, abiadura eta potentziarekin , koordinazioarekin , erresistentziarekin eta osasunarekin zerikusia duela esan daiteke. Beste hitzak erabiliz, sasoiak osagai desberdinak dauzkala. Sasoia, bera osatzen duten zenbait ahalmen edo kualitate deritzaien emaitzat edo balorazio orokortzat uler daiteke.


Beste aldetik, faktore horiek (indarra, abiadura, potentzia, koordinazioa,...) entrenamenduaren bitartez hobe daitezkeenez sasoia bera ere prestakuntza fisikoaren ondorioz sendo daitekeela ikusten da. Are gehiago, azken ohar honek sasoiaren osagaien ezaugarria definitzen du. Hau da, sasoiaren osagaiak entrenamenduaren bitartez hobe daitezken faktore, ahalmen edo kualitateak dira. Hiru osagai berezten dira sasoiaren barruan: gihar-indarra, gihar-erresistentzia eta erresistentzia orokorra edo kardio-baskularra. Eta hiru kualitate hauek osatu dute sasoiaren kontzeptua.


Denboraren poderioz eta ikerketen ondorioz, entrenamenduarekin hobetzen diren beste zenbait kualitate badirela ikusi da. Hala nola, malgutasuna, abiadura, gihar-potentzia eta arintasuna. Geroztik kualitate mota berri asko proposatu eta definitu dira eta sasoia kontzeptuari osagai multzo desberdin asko eskeitzen zaio. Adituak, ordea, ez datoz oso bat, sasoiaren osagaiak zehatz-mehatz zeintzuk diren definitzerakoan. Batzuk sasoiaren barruan hasierako hiru osagaiak bakarrik sartzen dituzte.


Jende asko bat dator sasoia osatzen duten kualitateak bi taldetan sailkatzerakoan. Sasoia kualitate fisikoek eta kualitate motrizek osatuko lukete. Kualitate hauek oinarri anatomiko eta fisiologikoa dute. Beraz, sasoiak osasunarekin lotura estua dauka. Zenbat eta oinarri biologiko hobea, zenbat eta funtzionamendu fisiologiko hobea orduan eta organo eta sistema sendoagoak, orduan eta osasun hobea, orduan eta kualitate fisiko eta motriz garatuagoak eta, beraz, sasoi hobea izango dugu.


Beraz, oso garrantzitsua da sasoitsu egotea, osasunaren adierazle delako. Eta sasoia, hau da, bera osatzen duten kualitate fisiko eta motrizak entrenamenduarekin hobetzen direnez prestakuntza fisiko honi garrantzi handia emango diogu gure Gorputz Heziketa irakasgaian. Hauxe izango da gure helburu nagusienetarikoa. Kualitate fisikoak eta motrizak garatuko ditugu sasoia eta osasuna sendotzen laguntzen digutelako.


Axier Uriarte

BA AL DAKIZU ZER DEN GORPUTZ HEZKUNTZA?

Gorputz Hezkuntza, gorputz ariketaren bidez aurrera eramaten den heziketaz arduratzen den irakasgaia da, beste irakasgaiek bezala hezitzea du helburu, baiña horretarako, gorputz ariketa edo ariketa fisikoa erabiltzen da. Gorputz Hezkuntzak, beraz, beste irakasgaiek gutxiago lantzen duten arloa lantzen du, gorputza, hain zuzen. Eta gorputza lantzea esaterakoan, gure osasunean, sasoian eta gure edertasunean lan handia eta egokia egin dezakeela esaten ari gara. Gorputz Hezkuntzaren bitartez, beraz, beste arlo askoren artean, gure osasuna, sasoia eta gorputzaren itxura hobetu dezakegu. Horregatik Ikasketa barruan, Gorputz Heziketak garrantzi handia du..Resultado de imagen de gorputz hezkuntza blog

Badira, ordea, zenbait pisuzko eragozpen gure irakasgaiaren kontra: hala nola, denbora gutxi gure irakasgaiarentzat astean zehar, zenbait ikastetxeetan kirol material eta instalazio eskasak eta, oraindik ere, ikastetxe askotan eta Hezkuntza Sisteman Gorputz Hezkuntzari ez zaiola merezi duen garrantzi ematen. Bigarren mailako irakasgaia da eta baliabide gutxi ematen zaizkio. Gure aldetik saiatuko gara, eragozpen horiek ahal dugun neurrian zuzentzen.

Azkenik, argitu behar da Soinketa =Gimnasia eta Gorputz Hezkuntza ez dira berdiñak. Hura azken honen zati bat besterik ez da. Soinketari Gimnasia ere deitzen zaio. Azken bi hauek gauza bera dira. Eta Gorputz Hezkuntza, Soin Hezkuntza eta Heziketa Fisikoa elkarren artean ere sinonimoak dira nahiz azken hitz hau ez den egokia, adierazi nahi dena okerrago jasotzen duen erdarakada delako, gauza bera adierazteko hiru hitz desberdin. Baina Soinketa Gorputz Hezkuntza barruko alderdi bat besterik ez da. Kirolak, esate baterako, Gorputz Heziketa barruan sartzen dira baino ez dira Soinketa. Jolasak, Yoga, Aerobic, Gorputz-Espresioa ere Gorputz Hezkuntza dira baina ez Soinketa


Axier Uriarte

miércoles, 13 de mayo de 2015

HAURRAK ETA KIROLA

Haurrek mugitzeko beharra daukate. Baina beharra ez ezik, haurrek mugitzeko gaitasuna ere badute. Lau urteko haurrek adibidez, mugimendu mota asko egin ditzakete eta modu desberdinetan desplazatu daitezke.

Pertsonaren garapena eta hezkuntzarekin batera, haurreren mugimenduek eboluzionatu egingo dute. Haurrak bere gorputzarekin, objetuekin, espazioarekin eta besteekin mantentzen dituen erlazioak aberatsagoak izan daitezken lagunduko du oinarrizko soin hezkuntzak. Umearen garapen fisikoa egokia eta orekatua bada, bere buruarekiko irudi positiboa izatea errazagoa izango da. Umearen garapen fisikoa gaitasun motorren bidez gertatzen da, eta gaitasun motorrak ohiturazko eta oinarrizko trebetasun eta abilezien bidez garatzen dira. Gaitasun motorrak pertsonak dituen ahalmenak dira, eta, ez badira trebetasun eta abilezien bidez lantzen, gerta daiteke haien garapen egokia ez izatea.

Ohiturazko trebetasunak eta abileziak umearen eguneroko esperientzia motorrarekin lotuta dauden mugimeduak dira. Ohiturazko trebetasun eta abilezien artean, lokomozioarekin edo manipulazioarekin zerikusia duten mugimendu guztiak aurkitzen ditugu. Gorputza hautematearen etapa da, esperientziagatik eta egiten dituen asoziaziogatik, hizkuntza, marrazkia eta jolasa dela eta, umea bere irudia eratuz joango da.

Esan dugun bezala, haur hezkuntza oso etapa polita da, trebetasun eta abilezia bitartez gaitasun motoreak garatzen direlako.






Jon Igartua

Adineko pertsonei zuzendutako ariketak


Hirugarren adineko pertsona hauek egunean zehar ezer ez egiteko joera daukate, horregatik, hemen jubilatuek ariketa fisikoa egiteko gomendio batzuk jarriko ditugu, hauek dituzten onurak azpimarratuz.


  • Hasieran, gorputzeko artikulazio guztiak berotzen hasiko gara. Lepoa, sorbaldak, gerria, belaunak eta txorkatilak.
    • Mugimendu hauek poliki-poliki egin behar dira, gure gorputzeko kontrola ondo eramanaz.
  • Ondoren, luzatze ariketa batzuk egitea da komenigarriena. Hemen, lepoa, bizkarra eta hanken atzealdea tenkatuko ditugu.
  • Gero, hankak 90º-tan jarriko ditugu besoak luzatuta daukagun bitartean. Hau da, "sentadilla"-k egingo ditugu. Honek gure gorputzaren oreka mantentzen laguntzen digu.
  • Hau egin ondoren, prest gaude ondoren egin behar dugun kirola ezin hobeto egiteko. Oso garrantzitsuak dira beroketa ariketa hauek oso ondo egitea, adin hauetan, oso arriskutsuak baitira gorputzaren mugimendu txarrak.
    • Hauek dira hirugarren adineko pertsonei gomendatzen diegun kirol desberdinak, guztien eskura egon daitezkenak, kiroldegian, esaterako:
      • Aerobic: Oso dibertigarria izatera heldu daiteke, gainera, gorputzaren atal guztiak erabiltzen ditugu eta osasuntsu egoten lagundu dezake.
      • Igeriketa: Jende askori gustatzen zaio igerilekura joatea eta oso dibertigarria iruditzen zaie. Hemen ere, bizkarra, besoak eta hankak asko lantzen dira. Beraz, ezin hobeto datorkigu gure gorputzeko atal guztiak egoera ezin hobean egoteko.
      • Oinez ibiltzea: Kirol honek ez du esan nahi bakarrik kiroldegian egin dezakezunik. Paseatzera, eskilarak igotzea, erosketak egitera joatea, ilobaren bila eskolara joatea... hemen sartzen dira aurretik aipatutako ariketa fisiko guztiak. Izan ere, adin horretan gehiago kostatzen da ibiltzea. Horregatik, hankak landu behar dira hauek osasuntsu egoteko.
      • Bizikleta: Hau, polikiroldegian edota kalean egin daitekeen kirol bat da. Dibertigarriagoa da kalean egiten badugu, izan ere, orain bide-gorriarekin oso ibilbide politak dira eta adin hauetan egiteko oso egokiak.
Ikusi duzuen moduan, ez dago aitzakirik kirola edota ariketa fisikoa ez egiteko, aukera asko batituzue. 





Jon Igartua

lunes, 11 de mayo de 2015

EMAKUMEA ETA KIROLA

kirolaren barruan, emakumeak eta gizonak ez daude oraindik egoera berdinean. Emakumeek diskriminazio tratuak bizitzen dute: soldata baxuagoak, uniforme sexistak…
Ematen du emakumeak baztertuak direla kirol esparrutik.

Gai honetan, giza-estereotipoak garrantzia handia hartzen du. Denok dakigu, neskak andrakinekin jolasten dutela, eta mutikoek berriz, futbolean. Eta batzuetan baten batek paper hauek aldatzen duenean, jendeak “mari-mutil” edo “maritxu” deitzen die. Umetatik ohituta gaude iritzi horiek normalak balira bezala entzuten, eta horregatik horrelako egoera baten aurrean ez dugu erreakzionatzeko gaitasunik.

Kirolean, emakuemea diskriminatzen den hainbat kasu egon dira.
Adibidez, 2012ko Olimpiar Jokietan ere, ikusi izan ditugu ezberdintasun nabarmeak:
Australiako emakumeen zazkil-baloiko taldeak, klase turistan egin zuen hegaldia, gizonezkoek, aldiz, lehen klasean. Zergatik? Hauek profesionalak omen dira eta besteak, berriz, ez?
Beste kasu bat ere badago:
Espainiako Futbol Federazioko estatutuek, ez dute onartzen lizentzia profesionalik emekumezkoen ligan. Emakumezko futbol jokalari batek irabaz lezake 400etik 2000 eurorarte. Gizonezkoek, berriz, diruz itota daude.

Jon Igartua.

Kirolaren etsaia

KIROLAREN ETSAIA
Denok dakigun bezala, tamalez, gaur egun dopinaren fenomenoa barneratuta dago kirol maila altuetan, nahiz eta denok soberan jakin substantzia hauek legez kanpokoak direla eta kontsumitzen dituzten kirolarientzat oso arriskutsuak izan daitezkeela, heriotza eragiteraino zenbait kasutan. Batzorde Olinpiko Internazionalaren arabera, dopina atleta batek bere organismotik kanpoko edo edozein substantzia fisiologiko ezohiko kantitatean hartzea da, konpetizioaren igarotzea modu artifizial eta lizunkoi batean determinatu nahian.
Arraroa iruditu arren, dopinaren historia oso luzea da. Esate baterako, eskandinaviar mitologiak dioenez, antzinako soldaduak beraien borroka indarra areagotzen zuten amanita muskaria onddoaren subtantzia bat kontsumituz. Beste adibide bat jartzearren, antzinako greziarrek, beraien errendimendua hobetzeko asmotan, landare jakin batzuen estraktuak hartzen zituzten. Noski, dopinaren arloa askoz ere gehiago aurreratu da kirola profesionalizatu den unetik eta , dagoeneko, laborategietan sintetizatutako produktu berriak daude, antzinako hauekin zerikusirik ez dutenak.
Baina, azken batean, gaur egungo gizartean edo atzokoan, dopatzearen helburua gizakiaren etekina handiagotzea izan da. Aldaketa txiki batekin, ordea, egungo kirola guztiz profesionalizatua dago eta onenen artean onena izatea inoiz baino sarituago dago. Honek ondorio bezala du gure bizietan hainbesteko oihartzuna duten kiroletan gero eta legez kanpoko azpikeria gehiago egotea, eta kirolari fama txarra hartzea amarru hauek bistaratzen direnean. Esan dugunaren adibide garbi bat da Michael Rasmusenen Frantziako tourreko dopin kontrol batean eman zuen positiboa. kasu honetan, bere itxura hondatzeaz gain, txirrindularitzarena ere hondatu zuen. Orain dela ez asko argira atera den beste istilu bat Marion Jones atleta estatubatuarrak protagonizatu du. Jonesek Atenasko joko olinpikoetan urrezko bost domina irabazi zituen, beranduago bueltatu zituenak dopatu egin zela aitortzean. Hala ere, nahiz eta txirrindularitza eta atletismoa bezalako kirol batzuk dopinaren itzalpean egon, ez dira dopinaren fenomenoak ukitzen dituen kirol bakarrak. Ezta gutxiago ere, futbola, saskibaloia, tenisa eta beste hainbat kiroletan ere ematen baita.
Azkenik, esan nahi nuke gizarte osoak egin beharko genukeela ahalegina dopina gure kiroletatik kanporatzeko; dena den, benetan euren eskuetan dutenak, kirolariak, dira esfortzu handiena egin beharrekoak, dopinari uko eginez eta behin betiko baztertuz.
Axier Uriarte

Zer da beroketa?



ZER DA BEROKETA?


Beroketa, entrenamendu txiki bat da, zeinen bidez, geroago egingo diren ariketa gogorretarako, gorputza eta burua prestatzen diren. Bere planifikazioa entrenamendu baten modukoa da, eta berezizki 3 egoera ditu: hasierako egoera progresibo bat, ondoren, lan zehatza egiteko egoera, eta azkenik, berriro lasaitasunera bueltatzeko egoera.


BEROKETA BATEN ZATIAK


HELBURUAK
ARTIKULAZIOEN BEROKETA
Artikulazioen beroketari, minutu batzuk eskaini behar zaizkie, hauen tenperatura eta lubrikazioa igotzeko asmoz.
Lepotik hasten da eta orkatilekin bukatu. Artikulazio guztien, mugimendu mailakatuak izaten dira, eta mugimendua ahal den norabide guztietan egin behar da.
1-Egingo den esfortzu aerobiko, anaerobiko, tekniko, eta abarrerako gorputza prestatzea.
Kirola egiteko egoera gorenean egoteko eta gura gaitasunen garapen maximoa lortzeko.
SISTEMAAEROBIKOEN AKTIBAZIOA
Ariketa aerobikoak egin behar dira, gorputzaren tenperatura igotzeko, taupada kopurua handitzeko, ligamenduak berotzeko eta abar lortzeko.
Saltoen bidez edo sentadilen bidez egin daiteke.
2-Artikulazioen tenperatura eta lubrikazioa txarrak diren egoeretan
sortzen diren kalteak saihesteko.
BEROKETA ZEHATZA
Beroketa ostean, egingo ditugun ariketetarako erabiliko ditugun muskuluen beroketa zehatza egiten da.
Makinen bidez egin daitezke, kordak edo pezak erabiliz.

3-Buruaren prestaketa, ondoren egingo diren ariketetarako.
Garunari denbora eman, egingo den hurrengo ekintzarako, prestatzeko.
LUZAKETAK ETA BERRIRO LASAITASUNA
Muskuluak erlaxatzeko ariketak dira, eta erabili ditugun gihar guztien luzaketak egin behar dira.
Horrela, nekearen eta oxigeno zor-aren berreskurapena lortzen da.




HAURRENTZAKO BEROKETAK

  • Espazio zabaletik korrika egitea, inork ez dauden tokiak bilatuz. Honen bidez, haurrak norabideak eta lasterketa zentzuak aldatzera behartzen dira.
  • Lagun baten atzetik korrika egitea, metro baten distantzia utzirik.
  • Espazio zabalik korrika egitea eta marra bat aurkitzean salto egitea.
  • Korrika ari direla, 15-20 pauso ematen dituzten bakoitzean, lurra ukitzea eta salto egitea.
  • Aurreko bezala ariketa, baina salto egin beharrean, lau hanketara jarri behar dira eta horrela daudelarik, 4-5 pauso ematea.
  • Lurrean etzanda, hanketatik hartu, pilota baten antzera, eta horrela egotea, bizkarraren gainean soilik daudelarik.

Naia Rodriguez
Naia Rodriguez