viernes, 27 de marzo de 2015

DOPINA



Dopaketa kirolari batek bere errendimendua artifizialki eta aldi baterako hobetuko duten substantzia jakin batzuk hartzea da. Gehien bat, bizikletarekin lotzen dugu dopina, txirrindularitzako karrerak oso gogorrak izaten direlako eta proba horiek egiteko, txirrindulari batzuek dopaketa erabiltzen dutelako. Baina dopinak, ez du txirrindularitzarekin bakarrik zerikusia, beste kirol askotan ere dopaketa egiten baita ilegala izan harren.


Nazioarteko Olinpiar Batzordeak debekatuak ditu substantziak:
  • Estimulanteak
  • Narkotikoak
  • Beta blokeanteak
  • Diuretikoak
  • Esteroide anabolikoak (AAS)             
  • Hormona peptikoak



Estimulanteak: Nerbio-sisteman jarduten duten substantziak dira garuna eta gorputza aktibatuz. Adrenalina adibidez, mina gutxitzen du eta konpetibilitatea eta agresibitatea handitzen ditu.


Narkotikoak: Minaren sentsazioa ezkutatzen duten substantziak dira, gainera, euforia, besteak baino hobea izateko sentsazioa… transmititzen ditu. Heroina, petidina eta morfina adibidez, narkotikoak dira.


Beta blokeanteak: Bihotzeko gaixotasunak tratatzeko erabiltzen dira. Odol-presioa eta bihotz-arazoak gutxitzen dira, ehunek behar duten odol kantitatea gutxituz.


Diuretikoak*: Substantzia hauek, fluidoak azkarrago galtzen laguntzen dute, gernuaren kantitatea handituz.


Diuretikoak*: Pisua kontuan hartzen den kiroletan, guztiz debekatuta dago substantzia hauek hartzea. Ala nola:  Boxeo, Judo, Karate, Powerlifting, Remo, Taekwondo, Halterofilia…
Besteetan ere debekatuta dago baina kirolariak Espainiako Federazioari baimena eskatzen badio eta baiezkoa  ematen badiote, diuretikoak hartu ahal izango dituzke.


Esteroide anabolikoak: Testosteronatik datozen substantziak dira eta masa muskularra, ilearen hazkundea eta ahotsaren “loditzea” eragiten ditu.


Hormona peptidikoak: Proteinekin sortutako hormonak dira. Adibidez intsulina.




DOPAKETAREN HISTORIA


  • Greziako mitologiak dioenez, Joku Olinpikoetan parte hartzen zutenek, landare batzuk hartzen zituzten edo baretik zati batzuk jaten zituzten erresistentzia, malgutasuna… hobetzeko.


  • 1805an hasi zen kafeina erabiltzen igeriketan, atletismoan eta txirrindularitzan eta lehenengo heriotza kasua gertatu zen kafeinagatik, Gales Linton txirrindulariarena.


  • 1950ean, dopaketa kasuak asko handitu ziren beraz, 60. hamarkadan, dopaketaren aurkako kontrolak egiten hasi ziren  eta 1968an, lehen aldiz Joku Olinpikoetan egin ziren kontrol hauek.


DOPAKETA MODUAk


  • Odol dopaketa: Globulu gorriak zure gorputzean sartzea. (Animalia -normalean zaldiak-  zein pertsonen odola)
    • Oxigeno administrazioa: Odol bitartez egiten da eta IHESA, hepatitisa eta bestelako gaixotasunak ekar ditzake.
  • Pastillak: Masa muskularra, arnas sistema, globulu gorrien kantitatea… hobetzen dute.


ZERGATIK EXISTITZEN DA DOPINA?


  • Gizarteak kirolariengan eragindako presioagatik (familiak, lagunak, taldekideak...).
  • Lehiaren erritmoa mantentzeko.
  • Dirua eta famagatik.
  • Nekea, mina.. saihesteko.
  • Indarra, masa, muskulazioa… handitzeko.



ZERGATIK EZ DA DOPAJEA ERABABILI BEHAR?


  • Dopaketa, kirolaren espirituaren kontra doalako,
  • Gazteak metodo hauek erabiltzera eramaten dutelako,
  • Kirolariaren osasunari kalte handia egiten diolako eta
  • Kirol horri ikuspuntu txarra ematen diolako.


KONTROLAK


  • Odola, gernua edo arnastutako airearen probak egiten dizkiote kirolariari.
  • Proba horiek, laborategi batean analizatzen dituzte.
  • Debekatutako substantziak topatzen badira, kirolaria santzionatua izaten da.


GAIAREN INGURUKO IKUSPEGI DESBERDINAK


  • Bode Miller-ek (eskiatzailea), entrebista batean, behin debekatutako substantzia bat erabili zuela esan zuen. Bere jarraitzaileek, telebistak eta magazineek, gehiago espero dutela beti, eta  indartsua ez dena, alde batera usten dutela esan zuen. Eta presio hori jasaten zegoenez, dopina zela ona izateko bide bakarra pentsatu, eta debekatutako substantziak hartzen hasi zen. Gero damutu egin zen eta aurpegia eman zuen.
  • Sergio Sanchezek (Malaga C.F), El Mundo egunkariak egin zion erreportaia batean, gaur egun konpetentzia handiko kirolak, sinesgarritasunik ez dutela esaten zuen, hain zuzen ere bere hitzetan, denak dopina erabiltzen zutelako.
  • Jose Antonio Cuberos, txirrindularitzaren jarraitze handi batek esaten zuen, beretzat kirola eta gehien bat txirrindularitza ikusteko modua, disfrutatzea eta pertsonalki handiagoa egitea besterik ez dela eta dopinarentzat lekurik ez duela.


Nire ustez, debekatutako substantziak erabiltzearen arrazoi printzipala kirolarientzat, jarraitzaileek eta komunikazio bideek eragiten duten presioa da. Beti espero da gehiago kirolarietaz eta hori lortzerik ez dutenean, dopaketara jotzen dute zuzenean.
Beste alde batetik, esan beharra dago txirrindularitza bezalako kirolak oso gogorrak direla, eta urteekin batera erresistentzia eta masa muskularra galtzen goazenez, txirrindulari asko dopinean jausten direla uste dut.
Beste kirolari askok berriz, dirua eta fama besterik ez dute buruan, eta hori lortzeko, odol dopaketan, pastillak… erabiltzen dituzte.
Ala eta guztiz ere, dopaketa erabiltzea gaizki ikusten dut ez dutelako leialtasunez jokatzen mediaren eta jarraitzaileen aurrean eta hauek, gutxieneko errespetu bat merezi dute. Benetako jarraitzaileek gainera, kirolariaren errendimendua urte jakin batzuetatik aurrera,  okertuz doala jakin beharko lukete eta berdin berdin jokatu beharko lukete kirolariaren aurrean. Urteekin erresistentzia, masa muskularra… galtzen doazelako ez lukete alde batera utzi behar kirolaria.
Nire iritziz gainera, eskoletan txikitatik irakasten dute joku garbia zer den eta errespetuz jokatzen beraz, gaur egun, dopaketa ez litzateke arazo izan behar. Pertsona gehienak kontzientziaturik egon beharko litzatezkeelako dopaketaren kalteetaz.


Naia Rodriguez

No hay comentarios:

Publicar un comentario