jueves, 12 de marzo de 2015

BIZKAR ARAZOAK ETA IGERIKETA

Ume eta gazteen %70ak bizkarreko mina izaten du 16 urte egin aurretik.  Jarrera eta altzari desegokiak, gehiegizko kiloak, (etxeko) lan pisu eta astunak, kirol-lesioak, estresa eta sedentarismoa izango lirateke mina aurreratzearen arrazoi nagusiak, bizkarrean kontrakturak edo patologia larriagoak eragingo lituzketenak.


Hona hemen baliagarriak izan daitezkeen aholku batzuk:


Esertzerakoan, bizkarra aulkiaren kontra jarri. Bizkarrak atzerantz joan behar du, goitik behera “luzatuz” baina gehiegi zutitu gabe, eta enborrak ipur-masailen gainean eserita egon behar du.


Zutitzeko, burua aurrerantz eta gorantz eraman.  Mugimendu horretan buruak gidatu behar du gorputz osoa.


Zutik, gorputz osoaren jarrerari hiru puntutan eutsi beharko genioke: orpoan batetik, eta behatz lodiko eta behatz txikiko metatartso-hezurretan, bestetik.


Oinez ibiltzean, burua eta soina zutik eduki, eta saiatu pausoak simetrikoak izan daitezen.


Ahal izanez gero albo batera begira eta jarrera fetalean egin lo. Ohea txiki samarra izatea komeni da, eta somierra edo koltxoia, berriz, (oso) gogorrak izan daitezela, edo bestela, bigunegiak.


Erosketak egiterakoan, erosketa-orga bultzaka eraman, ez arrastaka. Eta lurretik zerbait jasotzeko, belaunak eta aldakak tolestu. Beti bizkarra zuzen edukiz jaso behar dira pisuak.


Ariketa fisikoa da, bestetik, bizkarreko minei aurre hartu eta konponbidea jartzeko oinarria. Kirola egiten dutenek pertsona sedentarioek baino dentsitate handiagoa dute hezurretan, eta baita muskulatura handiagoa ere –horrek bizkarra babesten du–. Ariketa fisikoen artean igeriketa da gomendagarriena, bizkar-estiloa batez ere.


Estilo hau da errazena edo lesioren bat izatean xuabeena, izan ere, gorputzaren jarrera zuzena da eta honek bizkarraren posizioa hobetzen laguntzen du. Orokorrean, gorputzeko atal guztien jarrera hobetzen du eta honetaz gain muskuluen bolumena ere hobetzen du. Muskulatura ona izatean, bizkarrak gorputzaren pisua eusteko egin behar duen esfortzua txikiagotzen du eta horrela, min edo lesioak txikitu daitezke.


Beraz, zeren zain zaude? Animatu eta probatu kirol osasuntsu hau!


Nagore

No hay comentarios:

Publicar un comentario