miércoles, 25 de marzo de 2015

JOKU GARBIA

JOKU GARBIA


Lehiaketak, nahiz entrenamenduak ondo bidera daitezen, eta bestetik kirol-praktikaren zentzua gal ez dadin, kirolariok arau etikoak eta kanpoko arauak behar ditu. Ezin dugu kirolari gisa dugun konpromisoa ahaztu, kirolari izateari utziko genioke eta.


Kirolak eguneroko praktika eskatzen du; benetako konpromisoan oinarritu eta etengabe aurrera egitea du helburu.


Kirolari eta kirol munduko pertsona gisa dugun konpromisoak, edonoiz eta edonon kirolari erabateko errespetua izatea exijitzen digu. Jarrera horrek, besterik ez bada ere, kirolaren arauak onar eta bete ditzagula eskatzen du.
Kirolak pertsonari on egiteko balio behar du. Onura fisikoak, gorputza zaintzeko; onura mentalak, osasun psikologikoa mantentzeko eta hobetzeko; eta onura sozialak, pertsonen integrazio-prozesuak errazteko. Ideia hau abiapuntu gisa hartu behar genuke.


Edozein kirolarik, zuzen eta errespetuz tratatua izateko eskubidea du. Lagunek, aurkariek, entrenatzaileek, zuzendariek, komunikabideek, zein publikoak hala tratatu behar dute.


Entrenatzaileek, zuzendariek, laguntzaileek eta, besteak beste, ikusleek ere errespetua bultzatu behar dute kirolean. Errespetuak edozein kirolari onartu eta baloratzea, berezitasunak aztertzea, onartzea eta toleranteak izatea eskatzen du. Kirolak sozializazio eta integrazio-prozesuak bultzatzeko gaitasuna du, baina horretarako ezinbestekoa da hain onak ez direnak, nahiz baldarrak ez mespretxatzea eta jarrera xenofoboak ez onartzea.
Kirolaria errespetatzeak kontuz ibiltzea eskatzen du. Biolentzia eta erasorik gabeko kirola, hau da, kirol segurua egiteko konpromisoa. Kirolariak beste kirolariei kalte egin diezaieketen ekintzak saihestu behar ditu. Eta ez hori bakarrik; kirolak segurua izateaz gain, ongizatea ekarri behar du.
Baina kirolariarekiko errespetua ez da nahikoa. Kirolaria ez ezik, jokoa ere errespetatu behar da. Kirola errespetatzeak jokoa definitzen duten arauak onartzea eta betetzea eskatzen du; kirolariek eta kirolarientzat sortutako arauak betetzea. Kirola errespetatzeak ongi jokatzeko eta hobea izaten saiatzeko konpromisoa eskatzen du. Kirolari eta entrenatzaile guztiek, entrenamendu bakoitzean eta lehiaketa bakoitzean gero eta hobeak izaten, eta beren trebetasunak adierazten saiatu behar lukete. Hori bai, kirola jokoa dela ahaztu gabe; izan ere, kirolaren helbururik nagusienetarikoa ondo pasatzea da.


Geure burua ere errespetatu behar dugu eta, horretarako, geure burua baloratu egin behar dugu, eta era berean, geure buruarekin leial jokatu. Horretaz gain, geure gorputza zaindu behar dugu, lehiaketaren balizko interesak lortu nahian osasuna eta segurtasuna arriskuan jarri gabe.
Geure buruarekiko errespetuak osotasun morala eta onestasuna eskatzen ditu. Hartutako konpromisoak eta emandako hitza bete behar ditugu.
Kirolaren inguruan lan egiten dituzten pertsona guztiok kirolariari laguntzeko daude. Entrenatzaile, prestatzaile, zuzendari, kirol mediku eta gainerakoek, ezin dute kirolaria beraien izena ezagutarazteko erabili. Ezin dute, emaitza onak lortzearren, edonola jokatu. Hain onak ez diren jokalariak ezin dituzte hobetzeko aukerarik eman gabe baztertu. Eta ezin dituzte dopina eta tranpak onartu.



NAIA RODRIGUEZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario