Markel Irizar (Bizipoz) Oñatin jaio zen 1980ko otsailaren 5ean. 2004an txirrindularitza profesionalean debutatu zuen Euskaltel-Euskadi taldearekin. Gaur egun, Trek Factory Racing taldeko txirrindularia da.
18 urte besterik ez zituela, Manolo Irizarrek, Markelen aitak bere buruaz beste egin zuen. 4 urte beranduago, barrabiletako kantzerra diagnostikatu zioten. Orduan, Lance Armstrong-en eskutitz bat jaso zuen Markelek. Eskutitz horretan, Lance-ek indarrak ematen zizkion Markeli, berak hainbat urte lehenago, Lanceri eskutitz bat idatzi baitzion kantzerra sufritzen ari zenean indarrak emanez.
Markelek bizi izandako guztiaren ondoren duen indarra eta bizitza ikusteko modu positibo horrek, indarrez betetzen du edozein pertsona. Beraren taldekide batzuk, Fabian Cancellara-k adibidez, Markelengandik asko ikasi duela esaten du. Bizitza bizitzeko oso modu desberdina duela eta edozeinentzat gauza txikiak direnak, Markelek gauza handi ikusten dituela.
Markelek, ASPANOGI elkartearekin kolaboratzen du. Elkarte hau, kantzerra duten umeen gurasoentzako elkartea da. Bertan, laguntzan ematen zaie guraso hauei.
Markel, “bizipoz” moduan da ezaguna. Izen hau, Zudaire (Navarra) herriko hostatu batetik datorkio. Markelek, Navarrako itzulia karrera utzi behar izan zuen erori egin zelako, eta bere taldekideek hostatuko liburuxkan zinatu zutenean, Markeletaz gogoratu eta Bizipoz jarri zioten. Beraientzat Markel bizipoza delako, beti umore onez eta optimista dagoelako.
“People are life. A view isn’t spectacular unless you can share it with someone.”
Trek Factory Racing taldeak, bere txirrindularien “eguneroko” edo “etxean daudenena egiten duten eguneroko” bat egitea erabaki du. Beraz, beste txirrindularien artean, taldean Markel aurkitzen denez Markelena ere egin dute. Ingelesez idatzita dagoen arren, nik Bizipozaren inguruan esaten dituzten gauzak eta interesgarriak iruditu zaizkidanak zuei erakustea nahiko nituzke.
Markel, “Bizipoz” eta “Radio Vasca” moduan ere ezaguna dugu. Markel ezagutzen duten pertsona guztiak daude ados honetan, ez da inoiz isiltzen! Denbora dena igarotzen du hitz egiten. Hori dela eta, “Radio Vasca” deitzen diote.
Markelek ez du batere bizitza erreza izan. Baina hala eta guztiz ere ilusioz, optimismos eta umore onez betea dago.
“I always say to people that I’m from the Basque Country in the North of Spain. My passport says ‘Spain’, but I feel Basque. But everyone is entitled to an opinion. The team lets us choose the little flag on our jerseys and both Haimar and I wear the ikurriña, the Basque flag.
Markelek beti esaten dio jenderari Euskal Herrikoa dela, Espainiako iparraldekoa. Bere pasaporteak Espainiarra dela esaten dio baina bera Euskalduna sentitzen da. Trek Racing Factory taldeak, beraien arropetan bandera bat izaten uzten dio. Berak eta Haimarrek, ikurriña jartzen dute beti.
Markelek 3 seme ditu. Xabat 8 urtekoa, oso lotsatia da baina oso inteligentea aldi berean. Aimar 5 urtekoa bere aita modukoa izan nahi du. Beti egiten du aitak esaten diona eta aitaren jarraitzaile sutsua da. Azkenik, Unai 2 urtekoa, 3 hilabetetan 4 pare betaurreko apurtu ditu. Ezin diozu ezer utzi esku artean dena apurtzen duelako. “He just breaks everything he puts his hands on.”
Markelek, Xabatekin denbora gehien pasatzen duela esaten du. Besteak baino atentzio gehiago behar duelako. Aimar berriz, “gizon” bat dela esaten du 4 edo 5 neska lagun dituelako eta azkenik Unai, 2 urteko gainontzeko umeak bezalakoa dela esaten du eta nahiko gaiztoa dela. “Aimar is the man, he’s got four or five girlfriends at school”.
“My family is my life.” Nire familia nire bizia da.
Karrera luzeetatik itzultzen naizenean, Alaitzekin (bere emaztea) eta semeekin eguzkia poliki-poliki zela sartzen den ikustea gustatzen zait. Bakarrik nagoenean ere ikusten dut. Baina ez da berdina. Jendea bizitza da. Paisai bat ez da hain polita ez badaukazu zeinekin paisaia partekatu. “People are life. A view isn’t spectacular unless you can share it with someone.”
Naia Rodriguez
Bibliografia:
https://www.youtube.com/watch?v=hH31nqq_H94 (informe Robinson)
No hay comentarios:
Publicar un comentario