miércoles, 29 de abril de 2015

ZER JARRERA IZATEN DUGU KIROL MUNDUAN?


Asier De la Iglesia: «Gaixotasuna dudanetik, negar egin dudan lehen aldia izan da»
Kirol munduan, onartezinak diren hainbat jokaera ikusten dira askotan eta horien aurrean, salaketa jarri eta neurriak hartzea ezinbestekoa da antzerako egoerarik etorkizunean errepikatu ez daitezen. Oraingo honetan zorigaiztoko protagonista, Natra Oñati Aloña Mendiko Asier De la Iglesia jokalaria izan da. Larunbatean, Irunen jokaturiko liga partiduan, etxeko taldeko jokalari batek, bere gaixotasunaren inguruko lekuz kanpoko komentario bat egin zion. Aloñako saskibaloi sailak, publikoki salatu nahi du Erroibideko jokalariaren portaera.
Natra Oñati saskibaloi talde nagusia protagonista izan da asteburu honetan. Eta zoritxarrez, albistea ez da kirol arlotik etorri. Asier De la Iglesia pibotak jasandako hitzezko "eraso" larri batek eman du kasu honetan, zeresana. Zumarragarrar esklerosi anizkoitza antzeman zioten duela hiru urte eta gaixotasun gaizto horri, erantzun izan dion alaitasun eta indarrarengatik egin da ezagun estatu osoan. De la Iglesiak gaixotasunari aurre egiteko modu onena saskibaloian jolasten jarraitzea zela erabaki zuen eta jokaera eredugarria, txalotua izan da Euskal Herriko kantxa askotan.
Hala ere, bere kirol ibilbideko momenturik gogorrena, larunbatean bizi zuen Aloñako jokalariak. Partidako hirugarren laurdenean erasoan saskiratze bat egiten ari zela, Erroibideko jokalari baten falta jasan zuen. Saskiratzea lortuta ere, De la Iglesiak Iruneko jokalariak jokaldi horretan izan zuen gogortasuna salatu nahi izan zuen eta hor iritsi zen eguneko lekuz kanpoko komentarioa: "Gaixorik badago eta ezin badu jolastu, ez dezala jolastu!!" oihukatu zuen etxeko jokalariak.
Komentario horren aurrean, Asier De la Iglesiak ezin izan zuen erreakzionatu. Oso minduta zegoen eta jaurtiketa librea egiteari uko egin eta aldaketa eskatu zuen: «Ezin nuen jokatu. Min asko egin zidan nire gaixotasunaren aurka egindako komentarioak eta batez ere epaile eta Erroibideko entrenatzailearen jarrerak. Hiru urte hauetan negar egin dudan aurreneko aldia izan da» onartu dio jokalariak OK Magazineari.


Gaitzaren berri izateko: http://zientzia.eus/artikuluak/gaitzaren-eragileak-antolatzen-esklerosi-anizkoitz/

Axier Uriarte

domingo, 19 de abril de 2015

Markel Irizar

Markel Irizar (Bizipoz) Oñatin jaio zen 1980ko otsailaren 5ean. 2004an txirrindularitza profesionalean debutatu zuen Euskaltel-Euskadi taldearekin. Gaur egun, Trek Factory Racing taldeko txirrindularia da.


18 urte besterik ez zituela, Manolo Irizarrek, Markelen aitak bere buruaz beste egin zuen. 4 urte beranduago, barrabiletako kantzerra diagnostikatu zioten. Orduan, Lance Armstrong-en eskutitz bat jaso zuen Markelek. Eskutitz horretan, Lance-ek indarrak ematen zizkion Markeli, berak hainbat urte lehenago, Lanceri eskutitz bat idatzi baitzion kantzerra sufritzen ari zenean indarrak emanez.


Markelek bizi izandako guztiaren ondoren duen indarra eta bizitza ikusteko modu positibo horrek, indarrez betetzen du edozein pertsona. Beraren taldekide batzuk, Fabian Cancellara-k adibidez, Markelengandik asko ikasi duela esaten du. Bizitza bizitzeko oso modu desberdina duela eta edozeinentzat gauza txikiak direnak, Markelek gauza handi ikusten dituela.


Markelek, ASPANOGI elkartearekin kolaboratzen du. Elkarte hau, kantzerra duten umeen gurasoentzako elkartea da. Bertan, laguntzan ematen zaie guraso hauei.


Markel, “bizipoz” moduan da ezaguna. Izen hau,  Zudaire (Navarra) herriko hostatu batetik datorkio. Markelek, Navarrako itzulia karrera utzi behar izan zuen erori egin zelako, eta bere taldekideek hostatuko liburuxkan zinatu zutenean, Markeletaz gogoratu eta Bizipoz jarri zioten. Beraientzat Markel bizipoza delako, beti umore onez eta optimista dagoelako.


“People are life. A view isn’t spectacular unless you can share it with someone.”


Trek Factory Racing taldeak, bere txirrindularien “eguneroko” edo “etxean daudenena egiten duten eguneroko” bat egitea erabaki du. Beraz, beste txirrindularien artean, taldean Markel aurkitzen denez Markelena ere egin dute. Ingelesez idatzita dagoen arren, nik Bizipozaren inguruan esaten dituzten gauzak eta interesgarriak iruditu zaizkidanak zuei erakustea nahiko nituzke.


Markel, “Bizipoz” eta “Radio Vasca” moduan ere ezaguna dugu. Markel ezagutzen duten pertsona guztiak daude ados honetan, ez da inoiz isiltzen! Denbora dena igarotzen du hitz egiten. Hori dela eta, “Radio Vasca” deitzen diote.
Markelek ez du batere bizitza erreza izan. Baina hala eta guztiz ere ilusioz, optimismos eta umore onez betea dago.


“I always say to people that I’m from the Basque Country in the North of Spain. My passport says ‘Spain’, but I feel Basque. But everyone is entitled to an opinion. The team lets us choose the little flag on our jerseys and both Haimar and I wear the ikurriña, the Basque flag.


Markelek beti esaten dio jenderari Euskal Herrikoa dela, Espainiako iparraldekoa. Bere pasaporteak Espainiarra dela esaten dio baina bera Euskalduna sentitzen da. Trek Racing Factory taldeak, beraien arropetan bandera bat izaten uzten dio. Berak eta Haimarrek, ikurriña jartzen dute beti.


Markelek 3 seme ditu. Xabat 8 urtekoa, oso lotsatia da baina oso inteligentea aldi berean. Aimar 5 urtekoa bere aita modukoa izan nahi du. Beti egiten du aitak esaten diona eta aitaren jarraitzaile sutsua da. Azkenik, Unai 2 urtekoa, 3 hilabetetan 4 pare betaurreko apurtu ditu. Ezin diozu ezer utzi esku artean dena apurtzen duelako. “He just breaks everything he puts his hands on.”
Markelek, Xabatekin denbora gehien pasatzen duela esaten du. Besteak baino atentzio gehiago behar duelako. Aimar berriz, “gizon” bat dela esaten du 4 edo 5 neska lagun dituelako eta azkenik Unai, 2 urteko gainontzeko umeak bezalakoa dela esaten du eta nahiko gaiztoa dela.  “Aimar is the man, he’s got four or five girlfriends at school”.







“My family is my life.” Nire familia nire bizia da.


Karrera luzeetatik itzultzen naizenean, Alaitzekin (bere emaztea) eta semeekin eguzkia poliki-poliki zela sartzen den ikustea gustatzen zait. Bakarrik nagoenean ere ikusten dut. Baina ez da berdina. Jendea bizitza da. Paisai bat ez da hain polita ez badaukazu zeinekin paisaia partekatu. “People are life. A view isn’t spectacular unless you can share it with someone.”




Naia Rodriguez


Bibliografia:

KIROLAREN GARRANTZIA OSASUNARENTZAT Asier Jimenez



Gaur egun kirola oso ekintza garrantzitsua da gure gizartean, baina ez hori bakarrik, hasieratik gizaki guztiek kirola egin zuten eta gaur egun ere egiten dute. Arazo bakarra, jendeak dituen gogoen arabera da, horregatik argi izan behar duguna da, kirola ekintza ona dela eta honi esker gure gorputzari laguntzen gabitzela eta baita ere gure ondoan dauen pertsonei momentu horiek hobetzen laguntzen digulako.


Niretzako kirola biziaren oinarrietako bat da, horretarako ahalik eta era egokienean praktikatu behar da eta lagun edo ezagunei zabaldu, denok komeni dugulako. Gainera oso garrantzitsua da kirola egiterazko orduan, kirol horrek dauzkan arau guztiak errespetatzea, bestela zuriak izan ahal dituzu edota bestelako arazo fisikoak, horregatik komenigarria da baita ere berotzea eta luzatzea kirola egin aurretik, honek asko laguntzen du gure gorputzaren malgutasun, indar eta erresistentzia maila hobetzen.


Bakoitzak bere gaitasunak kontuan hartuta, baita ere gaitasunak jakinda, espezialista bat ikusi eta gero, zer kirol mota egin dezakegu gomendatuko digute, horretarako mailako joan beharko gara ahaleginduz beste mailetaraino iristeko, gure gorputza guztiz garatzeko.

Gure jarrera oso garrantzitsua da, zerren eta gogo gabe ezin izango dugu kirola egiten jarraitu eta ez dugu ezertan hobetuko, horregatik ekimena oso garrantzitsua da, norberarena eta baita ere laguntzaileak eman ahal dizutena, badaudelako hainbat ekintza bakarka ezin direnak egin.

lunes, 13 de abril de 2015

Ricardo Jimenezekin solasean

Hona hemen Elhuyar zientzia elkarteko kideek Ricardo Jimenezi egindako elkarrizketa interesgarria. Bera, Donostiako San Juan de Dios klinikan dagoen Kirol-Medikuntzarako Zentruan egiten du lan eta kirol-medikuntzaren alorrean, besteak beste, Elgorriaga-Bidasoa eta Eibar taldeetako medikua da.


Elhuyar: Zeintzuk dira elite-kirolarien osasun-arazoak?
Rikardo Jimenez: Oro har, pertsona arruntek dituzten osasun-arazo beretsuak dira elite-kirolarienak. Alabaina, horietako batzuek lana kanpoan egin behar dutenez, arnas aparatuan pertsona normalek baino arazo gehiago izan ditzakete. Horregatik, arnas aparatuko arazoak, goi- zein behe-arnasbideetan oso ohizkoak dira; amigdalitisak, bronkitisak, laringitisak, etab. Dena den, oso adierazgarria da osasun-arazo horiek kirolariak bere sasoirik onena lortu duenean agertzea. Horrek, kirolariak formaren gailurra erdietsi duenean bere defentsa-mekanismoak ahuldu egiten direla pentsarazten digu.


Honekin batera beste arazo batzuk ere agertzen dira (sistema inmunitarioarekin itxuraz erlaziorik ez dutenak); hortzetako arazoak, hain justu. Hagineko minak, txantxarrak, etab. larriagotu egiten dira. Lehen ez zitzaien arazo horiei garrantzirik ematen, baina duela zenbait urte hortz-arazo eta muskulu- eta lotuailu-arazoen arteko erlazioez jabetu ziren, eta harez gero arreta handiz tratatzen dira hortz eta haginak. Hortz-arazoen maila oso handia dela ikusi da.
Hala ere, honakoa azpimarratu nahiko nuke: batzuetan hiritar arrunt eta elite-kirolariaren artean osasun-arazoak alderatzea ez dela erraza, kirolariak hiritar arruntak ez duen kontrola eta segimendua dituelako. Horrexegatik, estatistikak oker xamar egon litezke.
Jatrogeniarekin erlazionatutako arazoak ere hor daude. Kirolariek esaterako, antiin-flamatorio asko hartzen dituzte lesioak tratatzeko eta, ondorioz, liseri-aparatuan arazoak izaten dituzte, hots, gastritisak, eta baita ultzerak ere hainbat kasutan.
Elh: Zein alde dago kirolari arrunt edo herrikoi eta elite-kirolariaren artean?
R. J.: Diferentzia nabarmena honakoa da: kirol herrikoian kirola osasunaren menpe egotea eta elitezkoan alderantziz gertatzea. Maiz, eliteko kirolaria lanean ari da, entrenamenduan zein lehiaketan, une horretan egiten ari dena bere osasunaren kaltetan dela jakinez.
Elh.: Adibiderik?
R. J.: Eliteko kirolariak normalen lanean segitzen du, nahiz eta epe luzera ondorio txarrak ekarriko dituzten lesio txikiak izan. Berak jakin badaki, ordea, atseden txiki bat hartuko balu ondorio horiek ez liratekeela jazoko. Baina, goi-mailako lehiaketak dituen eskakizunek ez diote hori egiten uzten, forma-galera etab. medio. Horren adibide egokia, kirolari askok beren ihardueraren bukaeran ukondo- edo belaun-artrosiak izatea da. Iharduera profesionala bukatu duen futbolariaren orkatilak aztertzen badira, patologi bilduma ederra aurkituko diogu.
Elh.: Elite-kirolaria aipatzen ari gara etengabe. Zer da, bada, elite-kirolaria?
R. J.: Bueno, kirola modus vivendi moduan duena dudarik gabe. Horrek une jakin batean, emaitza konkretuak izaten ditu, bestela bere bizimodua galduko luke eta. Dena den, eliteko kirolaritzat jo ezin direnen artean (beren emaitzak goi-mailakoak ez direlako edota hortik bizi ez direlako) badago kasu batzuetan eliteko kirolarien jokamoldea. Hori batzuetan, kirolari beterano eta hirugarren adinekoengan ere jazotzen da. Kirolari beterano batzuk eliteko kirolarien entrenamendu-maila dute; kirola desegoki interpretatzearen ondorioz, nere iritziz.
Berrogei urtetik gora giza gorputza makaldu egiten da. Adin horretatik gora, kirolari osasun-faktore moduan begiratu behar zaio eta ez lehiaketa-eremu bezala; bestela osasuna galtzeko faktore bihurtuko baita.
Elh.: Zer erlazio dago elite-kirolaren eta inmunizazio-sistemako arazoen artean?
R. J.: Eztabaida franko bada gai horren inguruan. Horri buruzko iritzi bateraturik ez dago. Adibidez, atzo estatubatuarrek egin berri dituzten hainbat azterketa berrikusi nituen eta horietan, ondorioa hau da: ez dagoela garbi.
Kirolarien artean hainbat fasetako prozesua gertatzen da. Lehen-lehenik moldapenprozesua jazotzen da eta kirolaren bidez bere osasun-egoera oro har hobetu egiten du, sistema inmunitarioa barne. Hori osasun-kirola izango litzateke. Emaitza helburu denean, berreskuratze-epeak asko laburtzen dira; gero eta maizago, gero eta ordu gehiago entrenatu beharra... Horrela une batetik aurrera gastua gertatzen da, bai sistema inmunologikoan eta bai endokrinologikoan ere. Entrenamenduaren eskakizuneei erantzuteko organismoak duen ahalmena gastatu egin da. Horrela organismoa autokontsumitzen hasten da. Nahiz eta bitaminak eta bestelakoak hartu, organismoak ez du kemena berreskuratzen. Urtebeteko balantze globala eginez gero, akaso bai, baina une jakin batean entrenamenduari aurreko txandan galdutakoa osorik berreskuratu gabe ekiten zaio.
Horrelako egoeran katabolismo proteikoak anabolismoa gainditzen du, hau da, hondatzeak osatzea gainditzen du.
Oso ondo aztertu ez den zenbait oligoelementu, zinka esaterako, ez da behar adina eskuratzen dieta normalean eta nahiz eta, kirolariak normalean behar dituen bitaminak irentsi, eta sarritan behar baino aboro, bitamina horiek ez ditu organismoak behar bezala xurgatzen eta asimilatzen.
Beste batzuetan hartzen diren bitamina, proteina eta abarretan oreka-arazoak egoten dira. Kirolariak maiz, nahiago izaten ditu bere entrenatzaile edo medikuak ematen dizkion formula magikoak, dietetikoki desorekatuak izan daitezkeenak, dieta-formulazio jakin eta ezagunak baino. Kirolariari zaila zaio zer jaten duen apuntatzea, zenbat pisatzen duen neurtzea eta horrelako lanak hartzea (gero dieta orekatua programatzeko) eta nahiago izaten ditu formula magikoak.
Laburtuz, elite-kirolaria puntu-puntuan dagoenean, eritasun infekziosoak izateko aukera gehiago dauka eta horrek sistema inmunea ahulagoa dagoela adierazten du. Gainera, eritasunari aurre egiteko ere egoera okerragoan dago, erantzuna motelagoa izan daiteke eta farmakologiaren premia handiagoa izan dezake. Aitzitik, kirola osasunaren menpe jartzen duen kirolariak inmunizazio-sistema garatuagoa edo indartsuagoa dauka.
Elh.: Gure artean zeintzuk dira elite-kirolarien eritasunik arruntenak?


R. J.: Lehen esan dudan legez, arnas aparatukoak dira ohizkoenak (batez ere goi-arnasbidekoak) eta agian horretan gure klimaren eragina dago. Dena den, nere esperientzian oso arrunt ez diren eritasunak aurkitu ditut eta horrek, neurri batean bederen, sistema-inmunologikoa ahuldu egiten dela frogatzen dit. Nik zistitis-kasu batzuk ezagutu ditut. Zistitisa ez da oso arrunta gure artean eta gazteen eta gizonezkoen artean are gutxiago. Nik ikusi ditut horrelako kasuak lehiaketa garrantzitsuenen atarian; olinpiadetara joateko marka minimoa lortzeko frogetan, esaterako.
Nagore

jueves, 9 de abril de 2015

KIROLAREN IKUSPEGI KRITIKOA

EMAKUMEENGANAKO BEREIZKERIA


Kirolaren mundua oso onuragarria izan daiteke, baina baditu bere alde txarrak ere esaterako kontsumismoa, kirola eta publizitate engainagarriak… Kirola eta bereizkeria aztertuko ditut.


Kirolean, emakumeak eta gizonezkoak ez daude egoera berdinean. Emakumeek diskriminazio tratu asko jasotzen dituzte jendearen, komunikabideen… aldetik, esaterako soldatak baxuagoak izaten dituzte gizonezkoek baino eta jantzi behar dituzten uniformeak batzuetan sexistak izaten dira.


Kirolean emakumeen presentzia, gizonezkoena baino txikiagoa da. Hau arrazoi batengatik gertatzen da, neska eta emakume gehienak ariketa fisikoa egiten dute eta ez dute kirol lehiarik egiten. Gizonezkoei berriz lehia gustatzen zaie eta komunikabideetan presentzia handiagoa izaten dute. Telebista ikusten duten gehienak lehia dute gustuko, horregatik gizonezkoei kasu gehiago egiten diete emakumeei baino.


Inkesta baten bidez, datu hauek atera dituzte: Eskola kanpoko kiroletan  2012ko Euskadiko eskolarteko kirol jokoetan, parte hartzaileen %39.5 neskak dira eta %60.5 aldiz mutilak.


Genero desberdintasun maila handiena kirol profesionalean dago, futbola, eskubaloia… gehienbat kirol talde hauek gizonezkoz osatuta daudelako.
Futbolean adibidez, emakumeen eta gizonezkoen partidu kopuru, entrenamendu eta bidaiak berak izaten dira. Baina emakumezkoen soldata gizonezkoena baina askoz txikiagoa da. Ikusi dezakegun bezala, futbolean aritzen den emakume profesional baten soldata 4.000 € hilekoa da, gizon batena ordea milioiak izan daitezke.
Instalakuntza ere okerragoa da, emakumek jolasten duten lekuak gizonezkoena baino exkaxagoak dira.


Beste genero bereizkeria garbi bat adibide honetan ikusi dezakegu:
Joko Olinpikoetan emakumeen parte hartzea debekaturik egon zen 1900 urtera arte. Hortik aurrera emakumeen parte hartzea joko olinpikoetan igo egin da.


Komunikabideetan ere garrantzi handiagoa ematen diete gizonezkoei emakumezkoei baino, denbora gehiago igarotzen dute gizonezkoen lehiaketari buruz hitz egiten emakumezkoengan baino.



Nire ustez, emakumezkoak, gizonezkoek kirolean egiten dutena egiteko gai dira. Komunikabideetan gizonezkoei eskaintzen dieten denbora berdina eskaintzen badiete emakumezkoei, egoera erabat aldatuko litzatekeela uste dut eta jendeak emakumeen partidu gehiago ikusiko lituzke. Hainbat erakunde  emakumeen egoera hobetzeko lanean hasi dira, beraien helburua, lan hau sendotzea eta handitzea da. Nik uste dut emakumezkoek gizonezkoek duten baldintza berak lortu bitartean denbora bat igaroko dela baina beraien helburua betetzea lortuko dutela.


Naia Rodriguez

KIROLA ETA EKONOMIA

Europako herrialde batzuk, egoera ekonomiko kaxkarretik igarotzen ari dira, baina honek ez du batere eraginik kiroletan.


Kiroletan, dirua behar izaten dute taldeen onurak handiagotzeko, beraz, geroz eta diru gehiago xahutzen dute. Horren eraginez, talde asko desagertzen ari dira zorrengatik. Adibidez orain dela urte bat Salamanca futbol taldea desagertu zen.
Seguru asko futbola izango da diru gehien xahutzen duen kirola. Munduan gehien kobratzen duena, jolasteagaitik bakarrik, Cristiano Ronaldo da, 17 milioi eurorekin eta aurreko urtera arte Samuel Eto´o-k 20 milioiekin. Honetaz gain, jokalari bat fitxatzerako orduan, diru gehiegi xahutzeko gai dira talde garrantzitsuak. Hala nola Real Madrilek, 100 milioi ordaindu behar izan zituen Gareth Bale fitxatzeko eta Bartzelonak 57 Neymar-engatik. Talde garrantzitsu hauek, diru asko dute beraz fitxaje hauek onartu ditzazkete, baina berekoikeriagatik, ez dute gastu asko ordaintzen, beraz zor askorekin bizi behar izaten dute. Baina talde handiak direnez, ez diete ezer esaten.


Baina gehien ordaintzen duen kirolaria ez da futbolari bat, Tiger Woods golf jokalaria baizik 78,1 milioi dolarreko ingresuekin. Bigarren postuan, Roger Federer tenis jokalaria dago 71 milioieki eta hirugarrenean, Kobe Bryant 61 milioiekin. Ez pentsatu diru hau dena kirola egiteagaitik lortzen dutela, diru asko iragarkiak egiteagatik lortzen dute.

Diru gehiena ez da soldatetan xahutzen, sarietan ere. Lehiaketa garrantzitsuetan, irabazleari diru gehiegi oparitzen diote hala nola “Grand Slam” tenis txapelketan, irabazleari 2.500.000 dolar ematen dizkiote. Beste adibide garbi bat Futboleko “Mundial”-ean, selekzio irabazleko jokalari bakoitzari, 390.000 euro ematen zaio.


Naia Rodriguez

domingo, 5 de abril de 2015

"Kirola egiteak biriken lana hobetzen du"

Kirola modu kontrolatuan egiteak hobekuntzak sortu ditu EPOC (Enfermedad Pulmonar Obstructiva Crónica) jasaten duten pazieteetan. Gaixo batzuen egoera asko hobetu da, izan ere, hospitaletara joateko edota hiltzeko arriskua %40ko portzentaian murriztu da. Bestalde, gaixotasunik ez duen pertsonetan hauek ekiditzeko bideetako bat dela egiaztatu da ikerketa batzuen ondorioz.
Egunero 30 minutuz bizkletan edo oinez ibiltzea gomendatzen da, beti beste ariketa batzuekin orekatuz, adibidez, pesak eginez. Ariketa fisikoa jarraitua izan behar da eraginkorra izateko. Gomendatzen den kirola: igeriketa.


Nagore